Zer da modu diskretua?
Modu diskretuak zure kontuetako zenbatekoak ezkutatzen ditu posizio globalean eta baita zure produktu batzuen xehetasunak ere, zeuk hala erabakitzen duzun bitartean inork ez ditzan ikusi.
Era horretan, zure pribatutasuna eta zure kontuak edozein une eta egoeretan babesteko aukera izango duzu.
Nola aktibatzen dut modu diskretua app-ean?
Sartu zure aplikazioan eta sakatu goiko eskuinaldean Menua>Konfigurazioa >Modo diskretua, zure informazioa ezkutatzeko 3 moduetako bat aukeratzeko:
- Aldi baterako aktibatzea. Modu diskretua saio osoan zehar egongo da aktibo, eta saioa ixtean automatikoki desaktibatuko da.
- Aktibazio iraunkorra. Modu diskretua modu lehenetsian egongo da aktibo, eskuz desaktibatzen duzun arte.
- Keinu baten bidez aktibatzen da. Zure gailuak mugimendu-sentsorea badu, modu diskretua aktibatu eta desaktibatu dezakezu ere eskua pantailaren aurretik pasatuz.