Hipoteka-mailegu sustatzaile propioak zure jabetzako hiri-lur batean etxebizitza bat eraikitzea finantzatzen du. Beste hipoteka-mailegu batzuetan ez bezala, eraikuntza finantzatzen da, ez erosketa. Horregatik ere badu berezitasun bat: finantzatutako zenbatekoa kontu berezi batean sartzen da, eta obrak aurrera egin ahala eskuratzen da, BBVAk onetsi ondoren.
Hipoteka-mailegu sustatzaile propioa Espainian bizi diren eta diru-sarrerak eta ondarea soilik eurotan dituzten pertsonentzako mailegu bat da.
Gainera, eskaera egiteko, honako hauek eduki behar dira:
- Kargarik gabeko hiri-lur bat, Jabetza Erregistroan inskribatua.
- Baliabide propioak: inbertsio osoaren % 30-40a.
- Obren udal-lizentzia eta Arkitektoen Elkargoak ikus-onetsitako proiektua.