Revolving geroratutako ordainketarekin, zure txartelaren gastuaren kuota finko bat ordaindu dezakezu hilabete bakoitzean. Ordaintzeko modu horrek interesak ditu.
- ITN: % 21,60.
- Kredituaren muga: 1.500 €.
Hileko kuotaren likidazio-data hilabete bakoitzaren 20an egiten da. Hala ere, ordainagiria 5ean ordaintzea aukeratzen baduzu eta geroratutako ordainketa aukeratuta baduzu, zeure gain hartu beharko dituzu likidazio-datatik ordainketa-datara bitarteko interesak.
Hileko gutxieneko zenbatekoa 12 € da, eta hortik gorako edozein aukera dezakezu.
Aukeratutako kuota, lehenik eta behin, adostutako interesak eta gastuak ordaintzera zuzentzen da eta, bigarrenik, eskuragarri jartzen ari zaren kreditua edo saldoa amortizatzera. Hori dela eta, erabilitako kreditua arrazoizko epean ordaintzea ahalbidetuko duen kuota bat aukeratzea gomendatzen dugu.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu amortizazio epea aukeratu izan duzun ordaintzeko eraren arabera, eta guztira ordaindu beharreko interesak ere, baldin baleude.
Espainiako Bankuaren revolving txartelen simulatzailea ere erabil dezakezu kalkulatzeko zure txartelaren gutxi gorabeherako kuota edo aukeratutako gastu eta ordainketa moduaren arabera hori ordaintzea amaituko duzun data.
Gogoratu zure txartelaren ordainketa modua nahi duzunean alda dezakezula.
Kouta finkoa duen revolving ordainketa geroratuaren adibidea
Adibide hau banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzko EHA/1718/2010 Aginduak eskatzen duenarekin bat egiten da. Horren baldintzek ez dute zertan bat etorri kontratuarenarekin.
1.500 €-ko erosketa egiten baduzu % 21,60ko TIN interes-tasarekin eta hilean 46,93 €-ko kuota finkoa ordaintzea aukeratzen baduzu, honako hauek ordaindu beharko dituzu:
- 46,93 €-ko 48 kuota hilean.
- Ordaindu beharreko zenbatekoa, guztira, 2.252,83 €-koa izango da, eta UTBa % 24,15ekoa.
GARRANTZITSUA: Gazte Txartela likidatzeko sistemarekin, BBVAren ondoren, ezin da beti kreditua amortizatu hileko 48 kuota konstantetan, amortizatu beharreko gutxieneko zenbatekoa saldo erabiliaren % 3 delako. Horrek esan nahi du hilabete bakoitzean hurrengo kantitateetako handiena ordainduko duzula:
- Kapitalak, interesek eta komisioek osatuta aukeratutako kuota.
- Edo likidazio aurretik xedatutako saldoaren %3 gehi aldiko interesak eta komisioak.
Txartel hori kontratatzen baduzu eta egun berean, adibidez 2023ko azaroaren 12an, 1.500 €-ko erosketa bat egiten baduzu eta hilaren 5ean 38 €-ko kuota bat ordaintzea erabakitzen baduzu, 48 hilabetetan ordaindu beharreko zenbatekoa, % 21,60ko ITNa aplikatuta, 2.136,11 €-koa izango litzateke. UTBa % 23,86koa izango da.
Gogoan izan kuota hilaren 5ean ordaintzea aukeratzen baduzu, zeure gain hartu beharko dituzula likidazio-datatik ordainketa-datara bitarteko interesak.