Next Generation funtsen leasing higigarria
Alokatu ekiporik eraginkorrena erosteko aukerarekin
-
2 urtetik 10 urterako epea.
-
Interes-tasa finkoa edo aldakorra aukera dezakezu.
-
3 urtera arteko kapital gabealdia (denbora horretan interesen zatia bakarrik ordaintzen duzu).
Nola funtzionatzen du?
-
Erosketaren alternatiba on bat
Leasing bidezko finantzaketarekin, saihestu egiten duzu hasieran ordainketa handi bat egin beharra makina berriak, ordenagailuak eta abar eskuratzeko. Bankuak erosten du ekipo jakin bat, eta alokatu egiten dizu. Bukaeran, berriz, erosteko aukera duzu, interesatzen bazaizu.
Diru-laguntzaren osagarria
-
Leasinga eta Next Generation funtsak
Next Generation Funtsen Leasing Higigarria prestatu dugu funts publikoetatik jasoko duzun diru-laguntzaren osagarri modura. Zure proiekturako zenbateko bat eman izan badizute baina hori leasing batekin uztartu nahi baduzu lehen unean erosi beharrik gabe ekipamendu bat izateko, aukera ona izan daiteke hau.
Kontuan izan egiaztu egin behar duzula leasingaren aukera bateragarria den funts publikoetatik diruz lagundutako proiektu eta programarekin.
Prezioa pertsonalizatua da
-
Interes tasa
Mailegurako interes-tasa bat zehaztu baino lehen, zure proiektuaren xehetasunak aztertuko ditugu zurekin. Prezioa pertsonalizatua bada ere, adibide bat utziko dizugu erreferentzia gisa erabil dezazun.
Komisioak
Kontuan izan behar dituzun 2 komisio daude:
- Irekitze komisioa: behin bakarrik ordaintzen da. Guztizko zenbatekoaren %3raino.
- Aurrez ezeztatzeagatiko komisioa: mailegua denbora laburragoan amortizatzearren aparteko ordainketa bat egiten duzun bakoitzean ordaintzen da. Aparteko ordainketaren %5eraino.
Zer baldintza bete behar dira?
-
Baldintzak
Hauxe bakarrik behar duzu:
- Autonomoa edo enpresa txiki edo ertaina izatea.
- BBVAn kontua izatea.
- Next Generation funtsen bidez diru-laguntza bat jasorik eta hori leasingarekin bateragarria izatea (deialdiaren eta autonomia erkidego bakoitzaren arabera dago).
Kontuan izan kasu bakoitza aztertzen dugula, eta hori onartzeko bankuak aurretik onespena eman behar duela.
Sor dakizkizukeen zalantzak
Honek ere interesatu zaitzake
Izan BBVAko bezero
- BBVAn aseguru-sorta zabala eskaintzen dugu zu eta zure negozioa babesteko.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.