Next Generation Funtsen Mailegu Osagarria

Funts publikoen diru-laguntzak estaltzen ez duen zure proiektuaren zatia betetzen du

  • 10 urteraino epea.
  • Interes-tasa finkoa edo aldakorra aukera dezakezu.
  • 3 urtera arteko kapital gabealdia (denbora horretan interesen zatia bakarrik ordaintzen duzu).

Finantzatu proiektuaren %100a

  • Uztartu diru-laguntza publikoa eta finantzazioa

    Digitalizaziorako, eraginkortasun energetikorako edo iraunkortasunerako zure proiektua urrunago heltzea nahi dugu. Horregatik, Europako Next Generation funtsen bidez diru-laguntza bat eskatu baduzu baino kapital gehiago behar baduzu, mailegu hau erabil dezakezu osagarri modura.

Prezioa pertsonalizatua da

  • Interes tasa

    Mailegurako interes-tasa bat zehaztu baino lehen, zure proiektuaren xehetasunak aztertuko ditugu zurekin. Prezioa pertsonalizatua bada ere, adibide bat utziko dizugu erreferentzia gisa erabil dezazun.

    Ikusi adibidea

    Komisioak

    Kontuan izan behar dituzun 2 komisio daude:

    - Irekitze komisioa: behin bakarrik ordaintzen da. Guztizko zenbatekoaren %3raino.  

    - Aurrez ezeztatzeagatiko komisioa: mailegua denbora laburragoan amortizatzearren aparteko ordainketa bat egiten duzun bakoitzean ordaintzen da. Aparteko ordainketaren %5eraino.

Hileko, hiruhileko, sei hileko edo urteko kuoten artean aukera dezakezu.

Zer baldintza bete behar dira?

  • Baldintzak

    Hauxe bakarrik behar duzu:

    • Autonomoa edo enpresa txiki edo ertaina izatea.
    • BBVAn kontua izatea. 
    • Diru-laguntza bat eskatuta izatea Next Generation funtsen bidez. Ez da eman arte itxaron beharrik, nahikoa da laguntza eskatuta izatearekin.

    Kontuan izan kasu bakoitza aztertzen dugula, eta hori onartzeko bankuak aurretik onespena eman behar duela. 

Interesatzen zaizu?

Europako Next Generation funtsetarako finantzazio-produktuen eskabide bat bidali dezakezu, eta ahalik lasterren jarriko gara zurekin harremanean.

Sor dakizkizukeen zalantzak

Honek ere interesatu zaitzake

Izan BBVAko bezero

  • BBVAn aseguru-sorta zabala eskaintzen dugu zu eta zure negozioa babesteko.
  • Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
  • Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.