Urtarrilak 20
Blue Monday
Urteko egunik tristeena.
Zer da Blue Monday?
Noiz ospatzen da Blue Monday?
Blue Monday-a urtarrilaren hirugarren astelehenean da, Cliff Arnall irakaslearen formulak ederkiro zehaztu zuen moduan. Arrazoiak? Faktore negatibo batzuk elkartzen dira bertan:
- Asteko egunik txarrena da, hasiera ematen diona delako.
- Urtea hasi zenetik joana da nahiko denbora Urte Berrirako gure asmoak alde batera uzteko.
- Oraindik ez da kobratu urtarrileko nomina.
- Gabonetan egindako gastuen presioa sentitzen hasten gara.
- Eguraldia euritsuagoa da, eta hotzak gora egiten du, gainera.
Zergatik deitzen zaio Blue Monday?
Blue Monday bi hitzek osatzen dute:
- Alde batetik, Monday da, 'astelehena' euskarara ekarrita, asteko lehen eguna, alegia.
- Blue daukagu bestetik, 'urdina' esan nahi duen arren tristura edo zoriontasunik eza azpimarratzeko erabiltzen den hitza.
Eta biak elkartuz, euskaraz Astelehen Urdina deritzana lortzen dugu.
Eskaintzak Blue Mondayn
Blue Mondayko zure erosketak finantzatu nahi badituzu, simulatu zure mailegua
Informazio gehiago behar duzu?
Blue Mondayren jatorria bilatzeko 2005. urtera joan beharra dago, Cliff Arnall psikologoak urteko egunik deprimigarriena zein zen erabakitzeko formula bat asmatu zuenean.
Formula hori oinarritzat hartua izan baitzen Sky Travel bidaia agentziaren kanpainarako, kritikatua izan zen eta 'sasizientziatzat' hartu zen. Baina, hala ere, Blue Monday eguna ezaguna egin da mundu osoan.
Tristura sentitzea normala da urteko edozein egunetan, ez bakarrik Astelehen Urdinean. Kontua da emozio hori kudeatzen jakitea hobeto sentiaraziko zaituzten ekintza txiki batzuen bitartez, hala nola maite dituzunekin hitz egitea, helburu errazak proposatzea edo orainean bizitzera zuzentzea.
Marka askok urteko egunik tristeena alaitzeko jartzen dituzten Blue Monday (Astelehen Urdina) eskaintzak ere aprobetxa ditzakezu.
Beste data garrantzitsu batzuk
-
Ezkongabeen eguna
San Valentin egunari (edo maiteminduen egunari) aurka egiteko, Ezkongabeen egunarekin ospatzen dute askok haientzat ezkongabe egoteak dakarren harrotasuna. Ospakizun hau Nakingo Unibertsitateko (Txina) ikasle batzuk asmatu zuten eta gaur egun oso ezaguna da Espainian. -
San Balentin
San Balentin Eguna bikotekideen eta lagunen artean maitasuna ospatzeko jaieguna da. San Balentin Eguna otsailaren 14an ospatzen da ia herrialde guztietan, eta Maiteminduen Eguna ere esaten zaio. -
Aitaren Eguna
Aitaren Eguna aita guztiei eskainitako ospakizuna edo omenaldia da. Oro har, Europako tradizio katolikoak martxoaren 19an ospatzen dute, San Jose egunean, Jesusen aitaordea, alegia.