San Balentin kristau jatorriko jaiegun bat da, Erromako San Balentin apaizaren omenezkoa. Kondairak dio III. mendean Claudio II. enperadoreak debekatu egin zituela gazteenen arteko ezkontzak Erroman, mutil ezkongabeak soldadu hobeak zirelakoan maitasun harremanik ez bazuten.
San Balentin apaizak ez zion kasurik egin aginduari eta isilean ezkontzen zituen maitemindurik zeuden soldaduak. Hori jakitean, enperadoreak heriotzera kondenatu zuen apaiza otsailaren 14an.