Martxoak 19
Aitaren Eguna
Zer da Aitaren Eguna?
Aitaren Eguna gurasoak omentzen diren eguna da. Jatorria Estatu Batuetan dago, zehazki Sonora Smart Dodd neskarengan, bere aitari, Henry Jackson Smart-i, azaldu nahi izan baitzion ama hil eta gero bera eta bere bost ahizpak hazteagatik harenganako sentitzen zuen maitasun guztia. Aitaren Eguna ekainaren 5ean ospatzea proposatu zuen, baina ez zuen lortu, ez zuelako beharrezko babesik jaso. Asmoa, hala ere, jendearengana heldu zen, eta Calvin Coolidge presidenteak beste ahalegin bat egin zuen aurrera ateratzeko 1924. urtean, baina azkenean Lyndon Johnson-ek lortu zuen 1966an. Urte horretatik aurrera, erabaki zen data ofiziala ekainaren hirugarren igandea izango zela. Eta mundu osora zabaltzen joan zen, nahiz eta herrialde batzuk beste data batean ospatzea aukeratu (Espainiak, kasu).
Noiz ospatzen da Aitaren Eguna?
Espainian Aitaren Eguna martxoaren 19an ospatzen da, San Jose egunarekin bat. Gauza bera gertatzen da Europako beste herrialde batzuetan ere, Portugalen eta Italian, kasu. Beste batzuk Johnsonek ezarritako hasierako datari eusten diote, ekainaren hirugarrengo igandeari. Badira salbuespenak aurreko kasuetan, adibidez Errusian (otsailaren 23an ospatzen du, Aberriaren Defendatzaileen Egunean), Errumanian (maiatzeko bigarren igandea) edo Australia eta Zeelanda Berrian (iraileko lehen igandea).
Aitaren Eguna zergatik ospatzen da beste data batean beste herrialde batzuetan?
Herrialde gehienek ospatzen dute Aitaren Eguna. Hala ere, guztiek ez dute egun berean ospatzen. Ordutik denbora igaro bada ere, askok ekainaren hirugarren igandean jarraitzen dute ospatzen, Lyndon Johnson presidenteak 1966 aukeratutako egunean, alegia. Hala ere, beste batzuk (tartean, Espainiak), Aitaren Eguna beste egun batera aldatzea erabaki zuten: martxoaren 19a.
Aitaren Eguneko zure erosketak finantzatu nahi badituzu, simulatu zure mailegua
Informazio gehiago behar duzu?
Ez. Paperik gabeko Mailegu Azkarrak egun BBVAn konturik ez duten pertsonentzat pentsatuta daude. Baina gogoan izan ezen interes-tasan %1eko murrizketa lortu nahi baduzu, BBVAn kontu bat ireki eta nomina edo pentsioa helbideratu behar duzula mailegu azkarraren iraupen osoan zehar.
Espainian martxoaren 19an ospatzen da Aitaren Eguna, San Jose egunarekin bat, kristau tradizioaren arabera Jesusen aita izan zena.
Ohikoena da neska-mutikoek ikastetxean eskulan batzuk prestatzea gurasoak zoriontzeko. Seme-alaba helduek ere opariak egiten dituzte Aitaren Egunean.
Espainian, Manuela Vicenta Ferrero irakaslearen eskutik hasi zen ospatzen horren egun berezi hori. Gurasoentzako omenaldi bat antolatu zuen bere ikasleekin 1948. urtean, haiengandik jasotako maitasunaren eta eskaintzaren gorazarrerako. Harrezkero, egun honetan familian ospatzen da Espainia osoan.
Aitaren Egunerako errezeta tipikorik ez badago ere, egun horretan bazkari handi bat egin ohi da familian, protagonistak gurasoak eta aiton-amonak direla. Eguna familian menu bat edo postre bat prestatzeko ere balia daiteke.
Aitaren Eguna nazioarteko eguna da, eta munduko herrialde guztien %80tan ospatzen da. Data ofiziala aldatu egiten da egunaren arabera, eta zabalduena Estatu Batuetakoa da, ekainaren hirugarren igandekoa.
Beste data garrantzitsu batzuk
-
Amaren eguna
Amaren egunak munduko amak omentzen dituen eguna da. Espainian, maiatzako lehen igandean ospatzen da; edonola ere, oro har maiatzako bigarren igandean izan ohi da. -
Eteen Eguna
Nazio Batuen (NBE) Batzar Nagusiak ekainaren 27a Enpresa Txiki eta Ertainen (eteak) Nazioarteko Eguna izango zela erabaki zuen 2017ko apirilean. -
Ibilgailu Elektrikoaren Eguna
Ibilgailu Elektrikoaren Egunak mugikortasun jasangarriaren hazkundean auto elektrikoek duten garrantzia eta horrek ingurumenaren zainketan duen inpaktu positiboa nabarmentzen ditu.