BBVAren app-aren laguntzarekin eta horren mezu pertsonalizatuekin errazagoa izango da diru-sarrera eta gastuen arteko orekari eustea, ustekabeei aurre egiteko koltxoi bat izateko aurreztea, geure buruari kapritxo bat ematea eta, are, etorkizunari lasaitasun handiagoz heltzeko baliabideak izatea.
Aurkitu zure aurrezki modua eta bizi lasaiago
Badakigu munduan diren pertsonen bezainbat aurrezteko era daudela. Horregatik, BBVAn zeure eskura jartzen ditugu gure aukera guztiak, zure aurrezki modua erosoen sentitzen zaren eran konfigura dezazun.
Hobetu zure osasun finantzarioa BBVAren app-arekin
Zarena zarela ere, BBVAren app-ak zugandik ikasten du, zure beharretara egokitutako ideiak emateko. Horrela, zure finantza pertsonalak hobetu kudeatzen, dirua aurrezten eta lasaiago senti zaitezen planifikatzen lagun zaitzake.
Aurreztu Ia-ia oharkabean
Zeure aurrezki modua aurkitu behar duzu nahitaez, zeure helburuak lortzeko edo, besterik gabe, etorkizunerako zure koltxoia handitzeko. Horretarako, zeure erara eta ia ohartu gabe aurrezteko arauak prestatu dizkizugu.
Zure dirua. Zure arauak
Zure diruak eta zure kontuak zeuk nahi bezalako jokabidea izan dezakete app-ean.
- Uztartu itzazu elkarren artean, etekin gehiago ateratzeko.
- Aldatu, desaktibatu edo ezabatu arauak behar duzunaren arabera.
- Jaso jakinarazpenak aktibatuta dituzun arauei jarraitzeko.
Interesatzen zaizu? Deskargatu BBVAren aplikazioa
Gehiago jakin nahi duzu osasun finantzarioari buruz?
Zure egonkortasun finantzarioa hobetzeko beste metodo batzuk
-
Kontrol moduan
Zure kontuak ikusi ditzazun eta kontrola desorekatu diezaizuketen gastuei aurrea har diezaiezun.Informazio gehiago -
Etorkizun modua
Zeuri une oro hoberen egokitzen zaizkizun aukerak aurkitzeko aholkularitza ematen dizugu.Informazio gehiago
Zatoz BBVAra Aurrezki Packarekin
Berdin dio zertarako aurrezten duzun, hastea da garrantzitsua. Pack honekin behar duzun guztia duzu zure kontua aurrezki moduan jartzeko.
- Online kontua egunez egunerako, komisiorik eta baldintzarik gabe. Gainera, Aqua Zordunketa txartela doan.
- Zure aurrezkientzako Metas kontua, komisiorik gabe. Zure buruari jarritako aurrezki-helburuak (ikastaro bat, bidaia bat...) lortzeko jomugak sor ditzakezu.
- Aurrezki-arau automatikoak dirua kontu batetik bestera mugitzeko. App-etik aktibatu ahalko dituzu, bi kontuak dituzunean.