BBVAren app-aren laguntzarekin eta horren mezu pertsonalizatuekin errazagoa izango da diru-sarrera eta gastuen arteko orekari eustea, ustekabeei aurre egiteko koltxoi bat izateko aurreztea, geure buruari kapritxo bat ematea eta, are, etorkizunari lasaitasun handiagoz heltzeko baliabideak izatea.
Hobeto erabakitzea errazagoa da laguntzarekin
Uste duzu etekin gehiago atera diezaiokezula zure diruari? Etxe bat erosteko asmoa duzu? BBVAn bizitzan lehenago edo geroago sortzen diren gai horiek hobeto erabakitzen laguntzea gustatuko litzaiguke, ezinbestean, horiek eragina baitute zure osasun finantzarioan.
Asmatu zure etxearen erosketan
Etxe berri bat erosteko asmoa baduzu, interesatuko zaizu jakitea eskatzen dizuten prezioa ordaindu behar zenukeena den edo ez. BBVA Valora-n kontsultatu egin dezakezu interesatzen zaizun etxebizitzaren balio zenbatetsia, edo jakin dezakezu erostea edo alokatzea gehiago komeni zaizun.
Handitu zure aurrezkiak
Ezustekoei aurre egin ahal izateko aurrezki-koltxoi bat izatea lortu ostean, soluzio batzuk gomendatzen dizkizugu zure diruari errentagarritasuna ateratzeko. Bestela, denborarekin, zure aurrezkiek balioa galdu dezakete. Hori saihesteko, zure dirua lanean jartzen lagunduko dizugu.
Interesatzen zaizu? Deskargatu BBVAren aplikazioa
Gehiago jakin nahi duzu osasun finantzarioari buruz?
Zure egonkortasun finantzarioa hobetzeko beste metodo batzuk
-
Kontrol moduan
Zure kontuak ikusi ditzazun eta kontrola desorekatu diezaizuketen gastuei aurrea har diezaiezun.Informazio gehiago -
Aurrezki modua
Eskura jartzen dizkizugu gure aukera guztiak, zure aurrezki modua erosoen sentitzen zaren eran konfigura dezazun.Informazio gehiago