Zer da CVV dinamikoa?
CVV (Card Verification Value) da finantzaketa-txartelen atzealdean inprimatuta daramatzan 3 edo 4 digituko kode bat, segurtasun neurri bat da telefono edo Internet bidez erosketak egitean.Numerazioarekin eta iraungitze-datarekin batera erabiltzen da, transakzioa egiten ari dena txartelaren titularra dela egiaztatzeko.
BBVA Aqua txartelen CVV dinamikoak babes maila oraindik handiagoa eskaintzen du, ez dago eta txartel fisikoan inprimatuta; aitzitik, BBVAren app-etik sortzen da berariaz, transakzio bakoitza berresteko.
Nola funtzionatzen du?
BBVA Aqua txartelen CVV dinamikoa erabiltzea oso erraza da:
- Telefonoz edo Internet bidez transakzio bat egitean, txartelaren datuak eman beharko dituzu: titularraren izena, numerazio osoa, iraungitze-data eta CVVa.
- Datu horiek guztiak lortzeko (ez daude inprimatuta txartel fisikoan), nahikoa duzu bbva.es webgunean edo BBVA app-ean sartuta ordainketa egin nahi duzun txartela aukeratu eta CVV dinamikoa kontsultatzeko aukeran sakatzearekin.
- Zure txartelaren datuekin batera 3 digituko CVV dinamiko bat ikusi ahalko duzu, minutu gutxi batzuetarako bakarrik balio duena. Denbora hori igarota ez baduzu erabili transakzio bat egiteko, kodea iraungi egingo da eta beste bat eskatu beharko duzu.
Oraindik ez duzu zure Aqua Kreditu Txartela?
Adimentsua, malgua eta oraindik seguruagoa:
- Inprimatutako zenbakirik gabe, app-ean bakarrik ikusi ditzakezu.
- CVV dinamikoa zure online erosketak babesteko.
- Zure erosketak geroratzeko edo hurrengo hilabetean ordaintzeko aukerarekin.