Aholkatutako zorroak
Zorroaren inbertsio-erabakiak hartzean parte hartu nahi duten bezeroei bideratutako zerbitzua
-
Zure bankari pribatuaren laguntza.
-
Gomendio pertsonalizatuak zorroaren esparruaren barruan.
-
Banku Pribatuaren aholkatutako zorro ez independenteak atzi daitezke, 500.000 eurotik aurrera.
Banku Pribatuko aholkularitzaren ezaugarriak
-
Aholkularitzapeko Zorroa zerbitzuarekin zure inbertsioen norabidea erabaki dezakezu. Gure aditu taldea arduratuko da zure lehentasunen arabera moldatzen zure inbertsio-zorroa, haren errentagarritasuna optimizatzeko.
Zerbitzu honek une bakoitzean kontuan hartzen du hautatu dituzun aktibo finantzario klase ezberdinen arteko konbinazioa, zure arrisku-profilera eta inbertsio-helburuetara moldatuta. Horretaz gain, kontuan hartzen dira merkatuen aktualitatea eta etorkizuneko aurreikuspenak. Horrela, zure bankari pribatuak zure izenean egikarituko ditu onartu dituzun gomendio pertsonalizatuak.
Konponbide hau tresna bikaina da merkatuak eskaintzen dizkizun aukerez baliatzeko.
Dokumentazioa: independentea ez den inbertsioei buruzko aholkularitza-zerbitzuaren kontratua (Banku Pribatua eta Ondareak zorroak) eta inbertsioei buruzko aholkularitza-zerbitzu independentarean kontratua kontsulta ditzakezu. Kontratazio prozesuan sortuko dugu, zure datuekin pertsonalizatuta.
Jasangarritasunari buruzko informazioa
Esteka honetan ikus daiteke BBVAren Adierazpena, iraunkortasun-faktoreei buruzko inbertsio-arloko aholkularitzaren gorabehera kaltegarri nagusiei buruzkoa, 2019/2088 (EB) Erregelamenduaren (SFDR) babesean finantza-produktutzat hartzen diren finantza-tresnei buruzkoa.
SFDRren mendeko finantza-produktuak ez diren finantza-tresnei dagokienez, esteka honetan ikus daiteke iraunkortasun-faktoreei buruzko inbertsio-arloko aholkularitzaren gorabehera kaltegarriak kontuan ez hartzearen adierazpena.
Inbertsioa zure profilera egokituko dugu
-
Zure finantza-egoera, ezagutza, eskarmentua eta inbertsio-helburuen arabera, 5 arrisku-profil desberdin ezartzen dira, egin dizugun egokitasunaren ebaluazioren ondorioz. Gomendio pertsonalizatuak egingo dizkizugu edo zure zorroa kudeatuko dugu zure profil inbertitzailearen arabera. Profil horiek mugatuta egongo dira errenta aldakorrerako esposizioaren gehieneko mugaren arabera.
Aktiboen banaketa arrisku-profilaren arabera
|
ERRENTA ALDAKORRA
|
ERRENTA FINKOA ETA MONETARIOAK
|
INBERTSIO ALTERNATIBOA ETA UCITS-AK
|
OSO TXIKIA
|
% 0
|
%90
|
% 10
|
TXIKIA
|
% 20
|
%70
|
% 10
|
ERTAINA
|
%35
|
%55
|
% 10
|
HANDIA
|
%55
|
%35
|
% 10
|
OSO HANDIA
|
%80
|
% 20
|
% 0
|
Abantailak
-
Zure diruaren errentagarritasuna optimizatzen lagunduko dizun inbertsio eta ondare plangintzako konponbideetan aditua den talde bat izango duzu zeure eskura:
- Finantza estrategia pertsonalizatua, lehentasun geografikoak, inbertitzailearen soslaia eta haren zerga egoera kontuan hartuta.
- Inbertsio aukerak eta neurrirako finantza konponbideak Asesora bidez, BBVAren metodologia propio batez.
- Aholkularitza independentea: merkatuko funts hoberenak aukeratzen ditugu, geureak edo estatuko edo nazioarteko beste kudeatzaile batzuenak.
- Zure zorroari buruzko aldizkako informazio xehatua, inbertsioen gainean une oro hartu behar dituzun erabakietan lagun diezazuten.
Horrela emango dizugu aholkularitza-zerbitzua
-
Malgutasuna
Kontuan hartzen dugu zure profil inbertitzailea hainbat soluzio eta zerbitzu eskaintzeko. -
Taldearen gaitasunak
Banku Pribatuaren inbertsio-batzordearen eskarmentua eta profesionaltasuna dugu, BBVA Research-en analisi-arloko eskarmentua eta Quality Fundsen eskaintza nazioarteko funtsen hautaketan. -
Dinamismoa
Zure zorroko merkatuak eta zorro arriskuak etengabe monitorizatzen ditugu, zure profil inbertitzailearen arabera inbertsio-mailak egokituz.
Zure zorroaren jarraipena
-
Zure bankari pribatuaren edo BBVAren app-aren eta www.bbva.es webgunearen bidez, zure zorroaren jarraipena egin ahal izango duzu, informazio osoa eta zehatza jasoz:
App-aren eta bbva.es webguneko zure gune pertsonalean, eskuragarri izango duzu:
- Zorroa osatzen duten finantza-tresna bakoitzaren azterketa zehatza: aktibo bakoitzaren balorazioak, errentagarritasunak eta pisuak. Kontsultak pertsonalizatzeko aukera duzu, hainbat irizpideri jarraituz.
- Zorroaren kontuko edo kontuetako mugimenduak, informazio zehatzarekin.
- Urtean sortutako eta estalitako irabaziak eta galerak, eragiketen eragin fiskala aztertzeko.
- Zorroaren eragiketak aldi jakin batean, bakoitzaren xehetasunarekin.
- Txostenen atala; klik bakarrean, jakin behar duzun guztia:
- Egunerokoa: lehen mailan, zorroak azken hiruhilekoetan izan duen bilakaerarekin; zorroaren errentagarritasun historikoekin eta azken 12 hilabeteekin; zorroa osatzen duten tresnetako bakoitzaren osaerarekin, horietako bakoitzaren datu fiskalekin eta errentagarritasunekin; eta arrisku-profil orokorrarekin.
Gainera, azken hilabeteko eta uneko hilabeteko eragiketak eta, azkenik, simulazio fiskal bat, partida bakoitzaren estalitako galerei eta irabaziei esker. - Hilekoa eta fiskala: lehenengoan, hilabetearen itxierako zorroaren xehetasuna, bilakaerarekin, eragiketekin, xehetasunarekin, erreferentzia-indizearen aurkako alderaketarekin, aplikagarria den kasuan jasotako komisioekin eta diru-sarrerekin, baita merkatuaren informazioarekin ere. Bigarrenean, partida bakoitzean estalitako galerak eta irabaziak dituen zorroaren simulazio fiskalari buruzko informazioa, urtean zehar. Egokitasunaren ebaluazioa, egindako azken profilaketaren datuak barnean hartuta.
- Kostuen eta gastuen urtekoa: aurreko urtean zehar jasandako kostuak eta zorroen errentagarritasunean izandako eragina gardentasun osoz ezagutzeko.
- Egunerokoa: lehen mailan, zorroak azken hiruhilekoetan izan duen bilakaerarekin; zorroaren errentagarritasun historikoekin eta azken 12 hilabeteekin; zorroa osatzen duten tresnetako bakoitzaren osaerarekin, horietako bakoitzaren datu fiskalekin eta errentagarritasunekin; eta arrisku-profil orokorrarekin.
Titulartasuna sozietatepean badago (IFK), hauek dira funtzionalitateak eta horietan sartzeko modua.
- Zorroa osatzen duten finantza-tresna bakoitzaren azterketa zehatza: aktibo bakoitzaren balorazioak, errentagarritasunak eta pisuak. Kontsultak pertsonalizatzeko aukera duzu, hainbat irizpideri jarraituz.