Kudeatutako zorroak
Bere ondarearen kudeaketa BBVAren esku utzi nahi duten bezeroei zuzendutako zerbitzua
-
Zorroak dira zure arrisku-profilaren arabera dibertsifikatzen eta kontratatutako aktiboak era aktiboan kudeatzen dituzten tresna bat.
-
Banku Pribatuak kudeatutako zorroetarako aukera dago 200.000 eurotik aurrera.
Zer eskaintzen dit zorroen kudeaketa diskrezionaleko zerbitzuak?
-
Zorroen inbertsio-erabaki bakoitza BBVAko espezialisten ikuspegiaren eta ezagutzaren arabera hartzen da, errentagarritasun handiena bilatzeko helburuarekin, gure bezeroen ondarea zainduz bere egoera ekonomikoa eta inbertsio-aukerak kontuan hartuta. Zorroak erabat dibertsifikatuta daude, eta zure arrisku-profilari eta inbertsio-helburuei egokitzen zaizkie, kudeaketa aktiboaren eta etengabeko monitorizazioaren bidez.
Gure espezialistek beharretara egokitzen diren profilak sortzen dituzte, balio erantsi bat eskaintzeko aholkularitzan, plangintzan eta jarraipenean.
- Zeure erabakiak hartzen laguntzen dizugu, zure inbertsioen etorkizuna zein izan daitekeen ikustera emanez.
- Planifikatzen dugu: zure lehentasunak aztertzen ditugu zerga aldetik inbertsio efizienteenak direnak aurkitzeko.
- Zaindu egiten dugu zure inbertsioen bilakaera, azkenean zure leialtasuna saritzeko.
Dokumentazioa: eskuordetutako zorroen kudeaketa diskrezionaleko zerbitzuaren kontratua kontsultatu dezakezu (Banku Pribatuko zorroak), baita ondare zorroen kudeaketa diskrezionaleko zerbitzuaren kontratua ere. Kontratazio prozesuan sortuko dugu, zure datuekin pertsonalizatuta.
Aktiboen banaketa arrisku-profilaren arabera
|
ERRENTA ALDAKORRA
|
ERRENTA FINKOA ETA MONETARIOAK
|
INBERTSIO ALTERNATIBOA ETA UCITS-AK
|
OSO TXIKIA
|
% 0
|
%90
|
% 10
|
TXIKIA
|
% 20
|
%70
|
% 10
|
ERTAINA
|
%35
|
%55
|
% 10
|
HANDIA
|
%55
|
%35
|
% 10
|
OSO HANDIA
|
%80
|
% 20
|
% 0
|
Arriskuak
-
Kontuan izan behar duzu zorroak inbertitzen dituen finantza-tresnak arrisku-maila jakin bat duten produktuak direla. Inbertitzen diren merkatuen bilakaera espero zena ez bada, litekeena da galerak izatea; beraz, prest egon behar duzu zure zorroaren bilakaeratik eratorritako arrisku ekonomikoa onartzeko.
Zure zorroa honela kudeatzen dugu
-
Ikuspegi patrimonialista
Aktiboak epe luzerako helburuarekin esleitzeari eutsiz, inflazioari aurre egiteko. -
Diziplina eta objektibotasuna
Erabakiak hartzerakoan, inguruneak eragindako soslai emozionalik gabe. -
Kudeaketa profesionala
Balioa eskainiz gure taldearen esperientziarekin eta dedikazioarekin, eta arriskuak eta eraginkortasuna kontrolatzeko tresnak indartuz.
-
Monitorizazioa
Inbertsioaren etengabeko jarraipena eginez eta modu aktiboan kudeatuz. -
Dibertsifikazio erreala
Hautatutako nazioarteko kudeatzaile ezagunenen funtsen konbinazio orekatuarekin, arrisku-maila bakoitzerako potentzialik handiena ateratzeko. -
BBVA Taldearen gaitasunak
BBVA Banka Pribatuko Inbertsio Batzordearen esperientzia eta profesionaltasuna, Banku Pribatuko ZIU, BBVA Research-en analisi ekonomikoko esperientzia eta Quality Funds BBVAren nazioarteko funtsak aztertzeko eta hautatzeko plataforma ditugu.
Zure zorroaren jarraipena
-
Zure bankari pribatuaren edo BBVAren app-aren eta www.bbva.es webgunearen bidez, zure zorroaren jarraipena egin ahal izango duzu, informazio osoa eta zehatza jasoz:
App-aren eta bbva.es webguneko zure gune pertsonalean, eskuragarri izango duzu:
- Zorroa osatzen duten finantza-tresna bakoitzaren azterketa zehatza: aktibo bakoitzaren balorazioak, errentagarritasunak eta pisuak. Kontsultak pertsonalizatzeko aukera duzu, hainbat irizpideri jarraituz.
- Zorroaren kontuko edo kontuetako mugimenduak, informazio zehatzarekin.
- Urtean sortutako eta estalitako irabaziak eta galerak, eragiketen eragin fiskala aztertzeko.
- Zorroaren eragiketak aldi jakin batean, bakoitzaren xehetasunarekin.
- Txostenen atala; klik bakarrean, jakin behar duzun guztia:
- Egunerokoa: lehen mailan, zorroak azken hiruhilekoetan izan duen bilakaerarekin; zorroaren errentagarritasun historikoekin eta azken 12 hilabeteekin; zorroa osatzen duten tresnetako bakoitzaren osaerarekin, horietako bakoitzaren datu fiskalekin eta errentagarritasunekin; eta arrisku-profil orokorrarekin.
Gainera, azken hilabeteko eta uneko hilabeteko eragiketak eta, azkenik, simulazio fiskal bat, partida bakoitzaren estalitako galerei eta irabaziei esker. - Hilekoa eta fiskala: lehenengoan, hilabetearen itxierako zorroaren xehetasuna, bilakaerarekin, eragiketekin, xehetasunarekin, erreferentzia-indizearen aurkako alderaketarekin, aplikagarria den kasuan jasotako komisioekin eta diru-sarrerekin, baita merkatuaren informazioarekin ere. Bigarrenean, partida bakoitzean estalitako galerak eta irabaziak dituen zorroaren simulazio fiskalari buruzko informazioa, urtean zehar. Egokitasunaren ebaluazioa, egindako azken profilaketaren datuak barnean hartuta.
- Kostuen eta gastuen urtekoa: aurreko urtean zehar jasandako kostuak eta zorroen errentagarritasunean izandako eragina gardentasun osoz ezagutzeko.
- Egunerokoa: lehen mailan, zorroak azken hiruhilekoetan izan duen bilakaerarekin; zorroaren errentagarritasun historikoekin eta azken 12 hilabeteekin; zorroa osatzen duten tresnetako bakoitzaren osaerarekin, horietako bakoitzaren datu fiskalekin eta errentagarritasunekin; eta arrisku-profil orokorrarekin.
Titulartasuna sozietatepean badago (IFK), hauek dira funtzionalitateak eta horietan sartzeko modua.
- Zorroa osatzen duten finantza-tresna bakoitzaren azterketa zehatza: aktibo bakoitzaren balorazioak, errentagarritasunak eta pisuak. Kontsultak pertsonalizatzeko aukera duzu, hainbat irizpideri jarraituz.
Iraunkortasuna
Iraunkortasunaren arloko informazioa
-
Inbertsio iraunkorren ingurumen- edo gizarte-ezaugarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu dokumentu hauek:
- 2019/2088 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 1., 2. eta 2 bis ataletan eta 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluko lehen paragrafoan aipatzen diren finantza-produktuei buruzko kontratu aurreko informazioa.
- 2019/2088 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 1., 2. eta 2 bis ataletan eta 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluko lehen paragrafoan aipatzen diren finantza-produktuei buruzko aldizkako informazioa.
- Iraunkortasunaren arloko informazioa, ingurumen- edo gizarte-ezaugarriak sustatzen dituzten finantza-produktuei buruzkoa.
- Iraunkortasun-faktoreei buruz hartutako inbertsio-erabakien kontrako gorabehera nagusiei buruzko adierazpena
- Iraunkortasun-faktoreei buruz hartutako inbertsio-erabakien kontrako gorabehera nagusiei buruzko adierazpena (laburpena)
- 2019/2088 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 1., 2. eta 2 bis ataletan eta 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluko lehen paragrafoan aipatzen diren finantza-produktuei buruzko kontratu aurreko informazioa.