BBVA Multi3strategia Zorroa zerbitzuarekin BBVAren esku uzten duzu zure zorroaren kudeaketa, eta beraz, hor jartzen duzun ondarearen kudeaketa. BBVAk ondare hori hiru funtsek eratutako zorro batean inbertituko du. Epe luzeko inbertsioetarako pentsatuta dago, baina zure dirua behar duzunean erabili ahal izango duzu, ordura arte metatutako irabaziekin edo galerekin.
Kontratatu aurretik, egokitasun-ebaluazio bat egingo dizugu, eta, bertan, zure ezagutzez eta esperientziaz, inbertsio-helburuez, arriskuarekiko tolerantziaz, iraunkortasun-lehentasunez eta finantza-egoeraz galdetuko dizugu. Zure inbertitzaile-profilean oinarrituta, dauden bost arrisku-profilen artetik zureari egokitzen den zorro-eredua esleituko dizugu: oso baxua (gaur egun merkaturatu ezina), baxua, ertaina, altua edo oso altua.
Dokumentazioa: IIC funtsen zorroen (BBVA Multiestrategia zorroa izenekoa) kudeaketa diskrezionaleko zerbitzuaren kontratua kontsultatu dezakezu. Kontratazio prozesuan sortuko dugu, zure datuekin pertsonalizatuta.